Aterpetxea
Aproposa familien, lagunen eta aisialdi- eta eskola-taldeen egonaldietarako, baita Donejakue bidea egiten duten erromesentzat ere.
Logelak
Aterpetxeak tamaina askotako zortzi logela ditu. Logelek Euskal Herriko kobazuloen eta leizeen izenak dituzte, gure herriko naturari omenalditxo bat egin nahi izan diogulako. Bestalde, logela osoa alokatzeko aukera ere badago. Logela guztiak kanpora begira daude, eta egunero garbitzen dira. Maindireak eta toallak ere alokatu egin daitezke.
- 4 lagunentzat: Leizetxiki eta Linazeta
- 5 lagunentzat: Praileaitz
- 6 lagunentzat: Danbolin zulo
- 7 lagunentzat: Santimamiñe eta Goikolau
- 10 lagunentzat: Arbil
- 12 lagunentzat: Ekain
Logelen xehetasunak
-Logela guztiak kanpora begira daude.
-Bainugela eta logelak egunero garbitzen dira.
-Berogailua logeletan eta gainontzeko gela guztietan.
-Wifia doan.
-Maindireak eta toallak alokatzeko aukera.
-Otordua aterpetxeko tabernan egiteko aukera.
Aterpetxearen politika
-Irteera-ordua: 12:00.
-Sarrera-ordua: 17:00.
-Ordainketak kreditu txartelarekin: bai.
Instalazioak
Gela komuna: Mahaiz eta aulkiz hornitutako gela da, oso espazio zabalekoa. Bertan, aterpetxeko bisitariak biltzen dira; lasai hitz egin, edo, besterik gabe, paisaiaz gozatzeko.
Erabilera anitzeko gela: Aterpetxeak multigela izeneko espazio handi bat du. Musika-ekipoa, proiektorea eta Internet-konexioa daude, besteak beste. Aproposa da, beraz, solasaldiak, bilerak, hitzaldiak eta tailerrak egiteko.
Sukalde komuna: Sukaldean janaria prestatzeko behar diren tresnak eta ontziak ditu. Aterpetxean ostatu hartzen duen edonork erabil dezake.
Ingurua: Lastur herri txikia izanik ere, ez da aisialdirako gune naturalik falta haren inguruan: edonork erabil ditzakeen zelai zabalek inguratzen dute aterpetxea. Euskal Herriko zezen-plaza zaharrenetako bat ere bada auzoan bertan, baita frontoi estalia eta haurrentzako parkea ere.
Prezioak
Maitane Beristain